Euskal Herriko bost galeria izango dira Arco azokan

2012ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
ARTEA. Datorren asteazkenean hasiko da Arco Madrilgo Nazioarteko Arte Garaikideko Azoka, eta aurten Herbehereak izango da herrialde gonbidatua. Bost egun iraungo du, 215 galeriak parte hartuko dute, 29 herrialdetakoak, eta 3.000 bat artistaren obrak egongo dira ikusgai. Euskal Herriko galeriei dagokienez, Altxerri (Donostia), Moises Perez de Albeniz (Iruñea), Trayecto (Gasteiz), Vanguardia eta Carreras Mugica (Bilbo) izango dira han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.