Gaur goizean hasi de Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala, eta egun osoan zehar bertso saioak, musika eta erromeria izango dira Orioko kaleetan. 18:00ak arte, eskoletako bertsolariek emanaldiak eskainiko dituzte. Patxi Etxeberriak eta Maialen Lujanbiok emango diote hasiera arratsaldeko festari, saio librean. Ondoren, herri ezberdinetako bertso eskolek hainbat saio eskainiko dituzte. Jai eguna Obaneuke taldearen erromeriarekin amaituko da.
Bertsolaritza
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala ospatuko da gaur Orion
Egun osoko festa antolatu dute arratsaldeko 18:00ak arte, bertso emanaldiekin eta erromeriarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu