Historia del rock vasco 30 ataletan dago banatua, eta XX.mendeko lehen hamarkadetan kale eta plazak alaitzen zituzten bertsolari, zortzikote eta txistulariekin hasita, Ez Dok Amairu eta 60ko hamarkadako rock taldeen ondoren etorriko zen guztiari egiten dio begiratua, izen, datu, data eta hausnarketaz ere jositako testuan.
Besteak beste, 70eko hamarkadan ugaritu ziren dantzaldietako taldeak, rock sinfonikoa, 80ko punkaren ordezkariak,RRVko taldeak, tekno popa eta after punka egin zutenak, euskarazko heavya, Negu Gorriak-en ondarea eta hip hopa aletu ditu Lopez Agirrek, Euskal Herriko rock eta pop musikan zerbait esan duen talde ororen berri emateko helburuarekin.
Euskal Herriko musikaren historia 30 ataletan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu