Bizkaiko Foru Aldundiak Idazleakaz izeneko ekimena bultzatu du euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko. Ekimenak Euskal Idazleen Elkartearen babesa du, eta 84 euskal idazlek hartuko dute parte. Aurrera eramango duten ekintzetako bat idazleen eta ikasleen arteko harreman zuzena bultzatzea izango da; hala, Edorta Jimenez, Xabier Mendiguren, Pello Añorga, Katixa Agirre eta Jon Arretxe idazleak, beste hainbaten artean, insitutuetara joango dira euren lanak ikasleei hurbiltzeko helburuz.
Ander Iturriotz Euskal Idazleen Ekarteko zuzendaria pozik agertu da programa honekin. Horren esanetan 35 urte daramatzate euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzera zuzendutako ekintzak antolatzen baina hauek gutxiagotu egin dira krisiaren eraginez. Horregatik "eskertuta" agertu da diputazioak erakutsitako "sentsibilitatearekin".
Idazleakaz programa ikasturtean zehar gauzatuko da. Proposamena Bizkaiko 500 ikastetxe desberdinetara zabaldu da eta ekimen honetara atxikitzeko aukera izango dute hilaren 18 bitartean.