Euskal kantu txapelketak hastear daude Gipuzkoan eta Nafarroan

Jon Fernandez.
2010eko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Gaur hasiko da Gipuzkoako kantu txapelketa, eta bihar Nafarroakoa. Azkoitiko Baztartxo antzokian ekingo diote gipuzkoarrek. Etxarri Aranazko Kultur Etxean nafarrek. Bi saioak 18:00etan izango dira. Gipuzkoakoan, parte-hartzaile gehienek lehen aldiz hartuko dute parte, eta antolatzaileek azpimarratu dute «harrobi berria abian» dela. Nafarroan 25. aldia izango du aurten. Oraindik izena eman daiteke, eta dagoeneko 23 partaide daude.

Bi kanporaketa eta finala jokatuko dituzte hiru asteburutan. Hamabi onenak pasatuko dira finalera. Gipuzkoan, azaroaren 14an egingo dute bigarren saioa Urretxu-Zumarragan, eta finala Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, azaroaren 21ean. Nafarroan, azaroaren 13an izango da bigarren saioa, Berriobeitin. Finala, hilaren 20an izango da, Elizondoko Lur diskotekan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.