Euskal kultura erakutsiko du Basque Cultural Exchange in New York egitarauak

Zinemagintza, musika eta historia aztertuko dituzte batez ere Etxepare Institutuak antolatutako saioetan

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Euskal kulturaren hainbat alderdiren berri emango du Etxepare Euskal Institutuak antolatutako Basque Cultural Exchange in New York egitarauak New Yorkeko lau gunetan urriaren 1etik 13ra bitarte. Lau ataletan banatuta dago egitaraua: euskal zinemagintzari buruzkoan, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak euskal zinemagintzaren historia azalduko du, eta 36ko gerrari buruzko filmen emanaldiak egingo dira; Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenari buruzkoan, Joan Ramon Resina, Joseba Zulaika eta Amaya Arberas mintzatuko dira; Gernikatik egungo euskal ikonoetara izenekoan, Jose Luis Rebordinosek, Mikel Urmenetak eta Mikel Lezamizek hartuko dute parte, besteak beste; azkenik, euskarazko musikaren gaineko begirada eskainiko dute Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariek Baga, biga, higa kontzertu multimediaren bitartez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.