KULTURA

Euskal kultura izango da Smithsonian Folklife jaialdiko gonbidatua

Udan egingo dute kultur ekitaldia, Washingtonen.

Smithsonian Folklife jaialdian euskal kultura gonbidatu dutela azaltzeko agerraldia. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2016ko urtarrilaren 29a
13:34
Entzun

Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek eman dute gonbidapenaren berri, nabarmenduz "kulturaren eta ikerketaren alorrean AEBetako erakunderik ospetsuenetako bat" dela Smithsonian. Halaber, azaldu dute "aukera handia" dela herrialdearentzat.

Donostiako Tabakaleran egin dute agerraldia, besteak beste John Garamendi AEBetako kongresista bertan zela. Han jakinarazi dute erakundeek jaialdi hori baliatu nahi dutela euskal enpresek "AEBak helburu dituen ekonomia eta enpresa misioa gauza dezaten". Txina, Mexiko eta Kanada izan dira aurreko edizioetan gonbidatuetako batzuk.

Ekainaren 29tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 10era egingo da jaialdia. "Hamar egun horietan, Euskadi AEBetako erakusleihorik handienean egongo da, eta bere kultura, gastronomia, berrikuntza, eskulangintza eta historia urtero ekitaldia bisitatzen duten ehunka milaka pertsonei erakusteko aukera izango da, baita ekitaldia on line bisitatzen duten 40 milioi pertsonei erakusteko ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.