Etxepare Institutua

Euskal kulturari buruzko hamar liburuxka plazaratu ditu Etxepare Institutuak

Euskara eta euskal kultura zabaltzeko asmoarekin osaturiko hamar liburuxka aurkeztu ditu gaur goizean Etxepare Euskal Institutuak Donostian duen egoitzan. Euskal Kultura saila eman diote izenburutzat liburu sail berriari. Liburuak ez dira salgai egongo, baina http://www.etxepareinstitutua.net/ webgunean irakurtzeko moduan jarriko dituzte PDF formatuan.

gorka erostarbe leunda
2012ko irailaren 18a
16:20
Entzun

"Begietatik sartzen diren liburuak, baina irakurleen gogoan irautea helburu dutenak, kalitatezko estandarrei jarraituz idatziak, itxuraz txiki baina helburu handinahia dutenak. Irauteko asmoz argitaratutako liburuak, aurkezpen txartel gisara Etxepare Institutuak jaialdi, azoka, unibertsitate, aurkezpen, jardunaldi eta abarretan erabiliko ditugunak". Horrelakoak dira argitaraturiko lanak, Mari Jose Olaziregi sailaren koordinatzaileak azaldu duenez. Hamabi liburuk osatuko dute saila, eta gaika sailkatuta egongo da. Arkitekturari eta diseinuari dagokiona (Pello Agirrek osatua) eta euskal antzerkiari buruzkoa (Pedro Bareak egina) dira argitaratzeke daudenak. Honako hauek dira gaur aurkeztu dituzten liburuak eta egileak: Euskararen historia laburra (Ivan Igartua eta Xabier Zabaltza), XX. mendeko euskal literatura (Estibalitz Ezkerra), Euskal musika klasikoa (Karlos Sanchez Ekiza), Euskal kantagintza: pop, rock, folk (Jon Eskisabel), Estanpa bilduma (Ikusizko arteak, Miren Jaio), Euskal zinema (Joxean Fernandez), Euskal dantza (Oier Araolaza), Bertsolaritza (Joxerra Garzia), Tradizioak (Joseba Zulaika) eta Euskal sukaldaritzaz (Hasier Etxeberria).  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.