kultura

Euskal Liburutegi Digitalean, hiru mila titulu eta 350.000 irudi

Gaur aurkeztu du 'liburuklik.euskadi.net' egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Bibliografia ondarea "oso garrantzitsua" dela dio, eta "modu berezian" sustatu nahi duela.

2011ko irailaren 27a
17:25
Entzun

Euskal Liburutegi Digitala (www.liburuklik.euskadi.net) hiru mila titulu inguru eta 350.000 irudi baino gehiagorekin sortu da, eta urtea bukatu aurretik beste 300.000 orri gehituko dituzte. Plataformaren bidez, euskal bibliografia ondarea zaintzeaz gain, ikerlariek eta herritar guztiek ondare horretan sartzeko aukera izango dute.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskal Liburutegi Digitala aurkeztu du gaur. Harentzat, bibliografia ondarea "oso garrantzitsua" da, eta "modu berezian" sustatu nahi du ondare hori zaintzeko ardura duten euskal erakunde guztien koordinazioa eta lankidetza; horregatik guztiagatik sortu du proiektu hau. Halaber, edozein pertsonak obrak kontsulta ditzake edozein lekutik, baldintza bakarra ordenagailu bat izatea baita.

Aurtengorako aurrekontu konpromisoa 690.000 euro dira (550.000 Jaurlaritzarenak eta 140.000 Espainiako Kultura Ministerioaren laguntza bereziak dira).

Legearen arabera, Jaurlaritzako Kultura Sailari dagokio proiektua burutzea, baina sektore profesionala ere inplikatu egin da. Hori dela eta, baditu harremanak beste euskal liburutegi-erakunde batzuekin eta zenbait akordio lortu ditu Eusko Legebiltzarrarekin, Arabako Foru Aldundiarekin edo Antso Jakitunaren Fundazioarekin, besteak beste. "Horrela, bolumenari zein ondare funtsaren aberastasunari dagokionez Euskadin garrantzi handiena duten liburutegietako bibliografia funtsak zaindu eta zabalduko dira liburuklik-en bitartez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.