"Ibarrolaren obraren aurkako ekintzak eta Julio Medemen azken filmaren aurkako zentsura eta boikota salatu dugun bezala, gure aurkakotasun sendoena agertu nahi diegu euskal musika taldeen aurkako boikot ekintzei, antidemokratak izanik onartezinak direlako, eta horrela jarduten dutenek argazkia egiten diote euren buruei", dio Jose Antonio Arbelaitz irakurri zuen oharrak.
Arbelaitzen iritziz, boikotari aurre egiteko neurri zehatzak hartzea "oso zaila" da, eta Eusko Jaurlaritzatik egiten dutena ekintza horien aurkako "jarrera guztiz kontrakoa" agertzea dela nabarmendu du. Hala, Jaurlaritzaren "jarrera ez dela selektiboa eta baztertzailea" ziurtatu du, eta ez dio inolako musika talderi esaten "zein musika egin behar duen edo zein hitz idatzi behar dituen".
Halaber, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultuira sailburu eta bozeramaileak bihar Donostian gai honi buruzko prentsa-agerraldi bat eskainiko duela iragarri du.
Arbelaitzek Gipuzkoako hiriburuan egin ditu adierazpenok, euskal musikak Cannes-eko Midem Azokan izango duen presentzia aurkezteko prentsaurrekoan.
Diskoetxetako arduradunen iritziak
Midem Azokan egongo diren euskal disketxe batzuetako ordezkariek ere euskal musika taldeen aurkako "erasoak" salatu dituzte. Hala, Elkar-eko Angel Valdes eta Metakeko Andres Camiok SGAE erakundearen jarrera salatu dute, ez duelako ezer esan gertakarien aurrean. "SGAEk gatazka honen konponketa babestu beharko luke, ez digulako onik egiten", esan du Camiok.
Halaber, adierazi du euskal musika taldeen aurkako erasoek "banaketa, kontzertuak eta salmentak geldiarazten" dituztela Espainian, "euskal industria musikalari kalte eginez".
Euskal musika taldeen aurkako boikota
Euskal musika taldeen aurkako "boikot eta zentsura" kanpaina bat dagoela salatu du Eusko Jaurlaritzak
Jose Antonio Arbelaitz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendariak gaur salatu du euskal musika taldeen aurkako "boikot eta zentsura" kanpaina bat dagoela. Haren iritziz, "elementu kulturalen aurkako ekintza bortitz eta onartezinak" dira jarrera horiek, eta "eskubideen urraketa" dakartela. Hala ere, boikotari aurre egiteko neurri zehatzak hartzea "oso zaila" dela onartu du, eta adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzatik egiten duena ekintza horien aurkako "jarrera guztiz kontrakoa" agertzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu