Euskal pentsamendua eta pentsalariak aztergai, UEUren graduondokoan

'Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI mendean'-ek diskurtso berritzaileak ezagutarazi nahi ditu

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 14a
00:00
Entzun
UEU Udako Euskal Unibertsitateak Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI mendean graduondokoa eskainiko du, eta Markos Zapiain, Aitzpea Leizaola, Beñat Sarasola eta Txoli Mateos izango dira irakasleak, besteak beste. Bi helburu ditu graduondoak. Batetik, haien lanaren oparotasun eta kalitatearengatik Euskal Herriko pentsamenduren eta kulturaren garapenean garrantzitsuak izan diren hainbat euskal autoreren lanak berreskuratzea, eta horietan sakontzea. Eta, bestetik, hainbat diziplinaren arteko elkarlana bultzatzea, Euskal Herriko pentsamenduaren historiaren sorreraren ikuspegi zabala eskaintzeko. 60ko hamarkadatik gaur arte euskal pentsamenduan izan diren diskurtso berritzaileak ezaguratazi nahi ditu.

Urriaren 19an hasiko da, eta hurrengo urteko ekainean amaitu. UEUren Bilboko egoitzan emango dira eskolak, ostiral arratsaldetan eta igande goizetan. Aurrematrikulazio epea hilaren 20an itxiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.