Euskal kulturako kide batzuek sorkuntzaren sustapenaren alde lan egiteko elkarte bat sortu dute: Taupaka. Oraingoz, musika talde batzuetako kideak dira elkarteko partaide —Zein da Zein, Siroka, Norte Apache, 121 Krew, Hutsa, Feos Pero Majos eta Solte-koak—, baina haien asmoa Taupakan arlo denetako ordezkariak egotea da.
"Lanak sortu, argitaratu eta zabaltzeko baliabideak errazteko egitasmo autogestionatua" da elkartea. Kulturaren "pribatizazioak" gauza onik ez dakarrela esan dute.
Elkartea ofizialki urriaren 6an aurkeztuko dute, Bilbon. Aurki taupaka.com abian jarriko dute, baina.