zinemaldia

Euskal Zinearen Eguna ospatzen ari da gaur Donostiako Zinemaldia

Euskal Zinemaren Eguneko ekitaldien artean nagusia, arratsaldeko 20:30tan Principe aretoan egingo den gala da. Bertan, BERRIA egunkariak Labur Berria saria emango dio euskarazko film labur onenari. Sari hori Iñigo Kintana zuzendari donostiarrak jasoko du, “Ze krixto!!!” laburrarengatik. Bestalde, Ama Lur saria Luis de Pablok jasoko du. Konpositore bilbotarrak hainbat filmerentzat eginiko musika sortu du bere ibilbidean zehar. Ibaia saria “Euskal pilota, larrua harriaren kontra” dokumentalaren ekoiztetxeak, Alicia Producek jasoko du.

2004ko irailaren 21a
19:10
Entzun
Gala horretan Asier Ormazak egindako gidoa jarraituko da. Gidoia, kritikoa izango da euskal zinemak duen ekoizpen eskasarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.