Iragan ostiralean hasi zen Guadalajarako Zinemaldia, Mexikon. Ostegunera arte iraungo du, eta egun horietan guztietan Euskal Herriko hainbat film ikusteko aukera dago, Etxepare euskal institutuak bultzatuta. Lau film luze eta zortzi labur daude ikusgai. Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren 80 egunean, Txaber Larreategi eta Josu Martinezen Debekatua dago oroitzea, Mikel Ruedaren Izarren argia eta Juan Miguel Gutierrezen La plaza de la música dira film luzeak. Eta beste honako hauek, berriz, film laburrak: Ahate pasa, Amona Putz!, Dirty Martini , Èl nunca lo haría, Los que lloran solos, Marisa, La presa eta 5 recuerdos.
Era berean, euskal ikus-entzunezko industriak erakusmahai bat izan du jaialdian, Basque Audiovisual markarekin
Euskal zinemak atal berezi bat dauka Guadalajarako zinema jaialdian
'80 egunean', eta 'Debekatua dago oroitzea', besteak beste, egongo dira ikusgai, etzira arte Mexikon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu