Euskaldunak 2.000 metro koadro gehiago izango ditu
AZPIEGITURAK. Bilboko Euskalduna jauregia zabaltzeko egitasmoa aurkeztu dute. Ia 19 milioi euroren lanak aurrera eramateko egitasmoa onartu dute, eta obren ostean, 2.000 metro koadro izango ditu. Bereziki erakusketetarako espazio gehiago irabazi nahi dute horrela, baina baita beste hainbat jarduera hartzeko ere. Lanok orain hasi eta 2012ko ekainerako amaituta egotea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu