EUSKALTZAINDIAREN NAZIOARTEKO BILTZARRA. ONDORIOAK. Veleiako taldeak «oso larritzat» jo ditu Gorrotxategiren hitzak

Ikerketa batzordearen garapena eta haien profesionaltasuna eta prestutasuna arriskuan geratu direla uste dute

ALBERTO BARANDIARAN IRUñEA
2008ko urriaren 11
00:00
Entzun
Iruña-Veleia indusketaren ikerketa taldeak «oso larritzat» jo ditu Joakin Gorrotxategik jakinarazi zituen susmoak, eta iruzur hitza aipatu izanak hainbat adituren artean osatu den ikerketa batzordearentzat «eragin oso larria» izango duela azpimarratu du. Gorrotxategik susmoak agertu ditu ustezko euskal hitzen inguruan, eta «iruzur lotsagarri bezain penagarria» ez ote zen izango esan zuen astelehenean. Eliseo Gilek zuzentzen duen arkeologo taldeak uste du adierazpenek haien profesionaltasunean eta prestutasunean kalteak eragin diutela, eta iruzurraren eta ikerketa taldearen arteko lotura iradokitzen dutela. «Mingarria da», esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.