Ahotsenea Sortzaileen Guneak antolatuta, Sortzaileon I. Topaketak egingo dira bihar eta etzi Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean (Gipuzkoa), euskaraz aritzen diren 40 sortzaile baino gehiagoren parte hartzearekin. Kultur esparru askotako ordezkariek eman dute izena, baina arte eszenikoetakoak eta arte plastikoetakoak dira gehienak, antolatzaileek adierazi dutenez. Egileek elkar ezagutu, esperientziak trukatu eta gogoeta egiteko antolatu dituzte topaketok, hori «estrategikoa» dela iritzita.
Askarakoren mahai ingurua
Topaketen barruan, mahai inguru bat egingo da bihar, 19:30ean, Azpeitiko zaharren egoitzan, Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikusgarri? gaiaren inguruan, Askarako taldeak antolatua. Inguma Martinez, Irati Jimenez eta Koldo Almandoz mintzatuko dira mahai inguru horretan, Alberto Barandiaran moderatzaile dutela.Mahai ingurua streaming bidez jarraitzeko aukera izango da www.durangokoazaoka.com webgunean, eta Twitter bidez #askarako etiketarekin. Askarako taldea «kulturgintzaren gaineko hausnarketa gune bat» da, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren eskutik jaioa.
Euskaraz aritzen diren 40tik gora sortzaile bilduko dira bihar eta etzi Azpeitian
Elkar ezagutu eta gogoeta egingo dute dute Ahotseneak eratu duen Sortzaileon I. Topaketetetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu