Patxo Telleriak idatzitako Euskarazetamol antzezlana datorren asteartean ikusi ahal izango da estreinakoz Bilboko Kafe Antzokian. Emanaldi horren ostean, hiruzpalau aldiz antzeztuko dute obra "beroketa" gisara. Itzuli ofizialari, berriz, udazkenean ekingo diote, "antzerkiaren denboraldia orduan hasten delako", Telleriak adierazi duenez.
Dibertimenduak izeneko trilogiaren azken alea da Euskarazetamol. Euskara sencilloaren manifestua eta Larru haizetara antzezlanak izan ziren obra biduma horretako lehenengo biak.
Telleria Mikel Martinezekin batera igoko da agertokira. "Formula sinplea izango du antzezlanak: bi aktore eta testuan oinarritutako umorea. Oraingoan, aktorearen bizimoduaz barre egin nahi dugu", azaldu du Telleriak.
Euskarazetamol antzezlana Jokin Oregik zuzenduko du. Musika, aldiz, Bingen Mendizalek egin du.
antzerkia
'Euskarazetamol' antzezlana datorren asteartean ikusgai, Bilbon
Patxo Telleriak idatzitako obra 'Dibertimenduak' trilogiako hirugarrena da. Lehen emanaldiekin ekainean hasiko diren arren, antzezlanaren itzuli ofizialari udazkenean ekingo diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu