ANTZERKIA

Euskarazko antzerkiaren dokumentazio egitasmoaren lehen harria

Mintzola ahozko lantegiak eta Ehaze Euskal Herriko Antzerkizaleen elkarteak osatu dute, elkarlanean.

Huts Teatroaren ‘Hozkailua’ antzezlaneko irudi bat. ARTEDRAMA
Maialen Unanue
2017ko ekainaren 16a
12:30
Entzun

2016ko urtarrilean abiatu eta orain amaitu den parte-hartze prozesu batekin osatu dute Euskal Antzerkiaren Dokumentazio egitasmoa. "Luze" jo du prozesuak, Nere Erkiaga Xenpelar Dokumentazio Zentroko koordinatzaileak azaldu duenez, baina jende dezentek parte hartzea lortu dute: antzerki munduko 100 lagun inguruk, hain zuzen.

Xenpelarrek bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratzen egindako esperientzia oinarri hartuta, orri zuri batean antzerkizaleen ekarpenak eta iritziak jaso dituzte. Bost tailer egin zituzten horretarako —Bilbon, Donostian, Iruñean, Kanbon eta Maulen—, baita bakarkako elkarrizketak ere.

2014an bi eragileek antolatutako euskal antzerkiaren inguruko jardunaldietan mahai gaineratu zen euskarazko antzerkia ardatz izango zuen dokumentazio zentro baten beharra: batetik, euskaraz sortutako antzerkiaren dokumentazioa hainbat liburutegitan sakabanatuta dagoelako, eta, bestetik, dokumentazio asko oraindik bildu gabe dagoelako. Mintzolak egitasmoa diseinatzeko proposamena egin zion Ehazeri, eta horixe da gaur aurkeztu dutena. Dokumentazio gune horrek nolakoa behar lukeen eta sortzeko zein pauso eman behar liratekeen zehaztu dute Mintzolako kideek, besteak beste.

Ehazeri dagokio, orain, egitasmo hori martxan jartzea, baina Eneritz Artetxe Aranaz elkarteko lehendakari eta aktoreak azaldu du barne hausnarketa prozesu batean daudela, eta oraingoz ez dutela egutegirik osatu egitasmo hori gauzatzen hasteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.