Euskarazko bi antzerki obra estreinatuko dituzte udan Donostian

Iker Galartza eta Joseba Usabiagak 'Erreleboa' emango dute, Ramon Agirre eta Niko Lizeagak, 'Bejondaigula'

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Euskarazko bi antzerki obra estreinatuko dituzte Donostiako Udalak aurtengo udarako atondu duen antzerki programazioan: Iker Galartza eta Joseba Usabiagaren Erreleboa eta Tanttaka konpainiaren Bejondaigula, Ramon Agirre eta Niko Lizeaga aktoreek antzeztua. Gaztelaniazko bi obra ere estreinatuko dituzte: Para lo que hay que vivir... mejor no morirse nunca, Gorka Otxoa eta Carla Hidalgo aktoreekin; eta Testigo de cargo, Agatha Christieren obra batean oinarritua, Manuel Galiana, Paca Gabaldon eta Lara Dibildos aktoreekin.

Musikaren arloari dagokionez, Eleftheria Arvanitaki greziar kantariaren eta Calexico AEBetako taldearen emanaldiak iragarri ditu, besteak beste, Miguel Martin Donostia Kulturako musika programazioaren arduradunak, urrirako lehena eta azaroaren 10erako bigarrena; duela bi urte bezala, Viktoria Eugenia antzokian ariko da Calexico. Wim Mertens azaroaren 29an ariko da Viktoria Eugenian bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.