Aurrerapen gisa, hona irakurri ahalko direnetako batzuk:
Isabel Etxeberria: «Momentu honetan, argitaletxeak dira mimatu beharrekoak. Euskal itzultzaileak literatura itzultzetik biziko direnik, kimera bat da gaur egun».
Anjel Lertxundi: «Zergatik ez dugu aztertzen zergatik ez dagoen euskarazko liburuen eskaerarik eta zergatik ez gara sartzen eskolaren erraietan?».
Xabier Olarra: «Uste dut ez dela negar egin behar. Ni konformatuko nintzateke belaunaldi berriek kasu gehixeago egingo baliote euskaraz dagoenari».