Kultura

Eusko Ikaskuntzaren saria, Daniel Innerarityri

2008ko ekainaren 5a
18:18
Entzun
Daniel Innerarityri emango diote aurten Eusko Ikaskuntzako Humanitate, Kultura, Artea eta Zientzia Sozialak Saria, "bere pentsamenduaren unibertsaltasunagatik, curriculum zabalagatik, eta ekoizpen zientifiko eta dibulgatiboagatik". Euskal Herriko unibertsitateetako zazpi ordezkarik osatzen dute epaimahaia, eta gaur eman dute erabakiaren berri. "Gizartearekiko eta Euskal Herriarekiko daukan konpromisoa" ere azpimarratu dute. Urrian jasoko du saria, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak emanda.

Bilbotarra da Innerarity, eta 1959an jaio zen. Zaragozako (Espainia) Unibertsitatean Filosofia irakaslea da.

Hainbat liburu idatzi izan ditu. Azkeneko urteetan, adibidez, La transformación de la política (III. Miguel Unamuno saiakera 2002an, eta arlo horretan Espainiako Literatura Saria 2003an), La sociedad invisible eta El nuevo espacio público.

1995ean sortu zuten aipatutako saria eta, besteak beste, Julio Caro Baroja, Eduardo Txillida, Bernardo Atxaga, Nestor Basterretxea, Gurutz Jauregi, Miguel Artola, Alvaro D'Ors edota Gregorio Monrealek -iaz honek- jaso izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.