Euzkitzek Joseba Zubimendi kazetari eta «ekintzaile nekaezina» laudatu du
Lourdes Otaegi eta Xabier Euzkitze ere hizlari izan ziren atzo Donostiako San Telmo museoan, Euskal Pizkundea eta Aitzol zikloaren barruan. Lourdes Otaegi EHUko irakasle eta Eusko Ikaskuntzako bazkideak bertsolaritzak plazatik oholtza gainera egindako jauziaren gorabeherak aztertu zituen. Xabier Euzkitze kazetari eta bertsolariak Joseba Zubimendi kazetari, euskaltzale eta «ekintzaile nekaezina» gogoratu zuen, haren ekarpenak aletuz, harekiko sentitzen duen mirespena ezkutatu gabe. Gaur, ziklo berean, Euskal Pizkundea eta haur abestiak gaia jorratuko dute Jose Ignazio Ansorenak, Xabier Otaegik, Txema Vitoriak eta Joserra Senperenak. Bihar, Lourdes Otaegi, Igone Etxebarria, Amaia Alvarez Uria eta Maite Nuñez de Betelu izango dira hizlari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu