Eva Morant artistaren obrak bildu dituzte Iruñeko Ziudadelan
Lasto fardelekin osatutako kolorezko panelekin egin ditu 'Desliz del plano' erakusketako obrak
Eva Morant Artazkoz (Iruñea, 1974) artistaren Desliz del plano erakusketa Iruñeko Ziudadelako armen aretoko ganbaran egongo da ikusgai maiatzaren 13ra arte. Areto osoaren zorua zeharkatzen duen instalazioa da, eta lastozko nahiz kartoizko fardelez dago osatua. Hiru taldetan banatu ditu fardelak, eta horiekin harmailak diruditen obrak sortu. Eta horiekin batera kolore gorri, beltz eta urdineko forma geometrikoak jarri ditu erakusketan. «Dena da osotasun bat, piezak guztiz bat ez datozen osotasun bat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu