Zazkel

'Ez entzun'

Diskoetxea: Baga Biga.

2017ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Bilbotarrek Euskal Pop Erradikala etiketa erabili ohi dute umoretsu haien metraila dantzagarria definitzeko. Eta muturreko proposamen horretan askotariko elementuak nahasten dira: Kool and the Gangen funka, Talking Headsen new wavea, The Cureren iluntasuna eta Jotakieren popa. Estreinako lan homonimoa sekulako sorpresa izan zen, eta bigarren honetan aurrekoaren formulari eutsi diote, estudioan presaz aritu izanagatik ere. Hala, ezberdintasun azpimarragarriena giro aldaketa da, dantzarako taldea izaki, oraingoan tarte lanbrotsuagoak nabaritzen baitira. Hartara, diskoan kantu erritmikoak, Bazka ederra, eta itzaltsuagoak tartekatzen dira, Infernuko atean, Hertzainak taldearen bertsioa. Hitzak, bestalde azidoak dira. Poztu gaitezen Zazkel gurean izateagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.