Pamiela argitaletxeak Karlos Linazasororen Ezer gehiago behar gabe poesia liburua kaleratu du. Sorta horrekin Nazioarteko I. Xabier Lete saria irabazi du idazle tolosarrak.
Sari banaketa joan den otsailean egin zen, eta egun hartan Jose Angel Irigarai epaimahaikideak esan zuen Linazasororen poemak «ederrak eta handiak» direla: «Ideietan, metaforetan eta adierazteko moduan aurkikuntza poetiko asko dauzka». Irigaraik nabarmendu zuen autoreak baduela «dotorezia» sentimenduak eta natura «elkartzeko orduan». Zazpi urtean idatzitako poemekin osatu zuen Linazasorok sariaren sorta irabazlea, eta denbora tartea zabala izanagatik, estetika eta eduki aldetik saltorik ez dagoela iruditzen zaio.
'Ezer gehiago behar gabe' poesia bilduma kaleratu du Pamielak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu