«Ezinbestekoa da arlo pribatu eta publikoaren arteko elkarlana»
Bilboko, Donostiako eta Gasteizko antzoki publikoek Soinujolearen semea ekoizteko indarrak bildu izana«herri honetako kulturarentzat interesgarri gerta daitekeen zerbaiten hasiera» izan daitekeela nabarmendu du Emilio Sagik, Arriagako zuzendari artistikoak. Fernando Bernues iritzi berekoa da. Esan duenez, «ezinbestekoa da arlo pribatuaren eta publikoaren arteko elkarlana, sormenaren arloan izan dezakegun tamainaren berri emango duen euskal antzerki publikoa egin ahal izateko». Donostian eta Gasteizen aurkeztu ondotik, Madrilgo Valle Inclan aretoan emango dute Soinujolearen semea-ren gaztelaniazko bertsioa. «Benetan pozgarria da», nabarmendu du Bernuesek, «urteak baitira euskal produkzio batekin azkenekoz kanpora atera ginenetik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu