Zinema

Ezustean, 'Crash'-ek irabazi du film onenaren saria

'Brokeback Mountain' faboritoa atzean utziz, Paul Haggis zuzendariaren 'Crash'-ek irabazi du film onenarentzako Oscar saria. Horrez gain, beste bi sari ere eskuratu ditu AEBetako hiri handietako bizimodu bakartiaren eta arrazakeriaren inguruko lan horrek: jatorrizko gidoi onenari eta muntaia onenari emandakoak. Ang Lee zuzendariaren 'Brokeback Mountain'-ek berdindu egin du 'Chras'-ek jasotako Oscar kopurua. Honakoak eskuratu ditu: zuzendari onenarena, egokitutako gidoiarena eta soinu bandarena. Alberto Iglesias donostiarra zen hautagai azken sail horretan, baina azkenean ez du sari handia jaso.

2006ko martxoaren 6a
13:26
Entzun
Honakoak izan dira Oscar sari nagusiak:

Film onena: Chrash.

Zuzendaria: Ang Lee ( Brokeback Mountain).

Emakumezko aktore onena: Reese Witherspoon ( Walk the line).

Gizonezko aktore onena: Philip Seymour Hoffman ( Truman Capote).

Emakumezko bigarren aktore onena: Rachel Weisz (The Constant Gardener).

Gizonezko bigarren aktore onena: George Clooney ( Syriana).

Ingelesa ez den hizkuntza batean egindaka film onena:Tsotsi (Hego Afrika).

Soinu banda: Gustavo Santaolalla ( Brokeback Mountain).

Aurten euskal herritar bat, Alberto Iglesias musikari donostiarra, zegoen soinu banda onenaren atalean Oscar bat jasotzeko hautagaien artean, The Constant Gardener filmerako egindako lanagatik. Azkenean, ordea, Brokeback Mountain-en soinu banda egin duen Alberto Santaolallak jaso du sari hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.