Faborito argirik gabeko Oscar sariak

'The Departed', 'Letters from Iwo Jima' 'Little Miss Sunshine', 'Babel', eta 'The Queen' izendatu dituzte

mikel lizarralde
2007ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Babel eta The Departed-en artean aurreikusten zen borrokak beste lehiakide batzuk ere izango dituOscar zinema sarien banaketan datorren otsailaren 25ean. Alejandro Gonzalez Iñarrituren eta Martin Scorseseren filmak lan onenaren sari nagusia irabazteko hautagai garbiak ziren aspalditik, eta Urrezko Globoetan izandako sari banaketak -film onenaren saria Babel-entzat eta zuzendari onenarena Scorserentzat- agerian utzi zuen bi filmek zituztela aukera handiak Oscar sariei begira. Atzodanik, ordea, beste hiru film gehitu zaizkie lehiara: Clint Eastwooden Letters from Iwo Jima, Jonathan Dayton eta Valerie Farisen Little Miss Sunshine eta Stephen Frearsen The Queen.

Nolanahi ere, iaz bezala, Hollywoodeko Akademiak asko banatu ditu aurtengo izendapenak, eta oso ohikoa ez den egoera bat jazo da.Dreamgirls komediak eskuratu du izendapenkopuru handiena (8), baina Urrezko Globoetatik ondo kokatuta zetorren arren -komedia atalean nagusitzeaz gain, bigarren mailako aktoreek ere sariak jaso zituzten- pisuzko hautagaitzetako bat bera ere ez dujaso.Guillermo del Toro mexikarraren El laberinto del fauno-k ere sei izendapen jaso ditu, Eastwooden eta Scorseseren filmek baino gehiago.

Alejandro Gonzalez Iñarrituren film multikulturalak eta Scorseseren thriller-ak aukera handiak dituzte sari nagusiak erdiesteko, baina gainerako hautagaiak ere ondo kokatu dira azken asteetan. Isil-isilik, Clint Eastwooden Letters from Iwo Jima lehian sartu da -Urrezko Globoetaningelesez besteko film onena izendatu zuten, japonieraz idatzia baitago-, eta inor ez litzateke harrituko Oscarretan sari garrantzitsuren bat jasoko balu. Orain dela bi urte ere bere Million Dollar BabyScorseseren The aviator-i nagusitu zitzaion, eta 1992an Unforgiven western-arekin ere gaueko garailea bilakatu zen.

Little Miss Sunshine, berriz, denboraldiko ezustekorik handiena bihurtu da, film independente txiki gisa aurkeztu zenak hamaika sari jaso baititu estreinatu zenetik. Gainera, horietako azkena oso garrantzitsua izan da Oscarrei begira, AEBetako Ekoizleen Elkarteak film onena izendatu baitu eman berri dituen sarietan. Azkeneko 17 urteotan ekoizleen saria jaso duten filmen artean, 11k film onenarena eskuratu dute Oscar sarien banaketan.

Batik bat Helen Mirrenen interpretazioak tira eginda, The Queen ere sartu da hautagaien zerrendan. Elizabeth II.a Ingalaterrakoerreginaren eta haren ingurunearen erretratu fin eta ironiaz betea ondu du Stephen Frearsek.



AKTORE BETERANOAK. Helen Mirren faborito argiada emakumezko aktore onenaren saria jasotzeko -Urrezko Globoa jaso zuen-, baina Oscarretan eskarmentu handia dutenbi aktore izango ditu aurrez-aurre: Meryl Streep eta Judi Dench. Streepek hamalau izendapen eta bi sari ditu bizkar gainean-historiako emakumezko aktore izendatuena da-, baina zaila dirudi The Devil wears Prada komediarekin berriro irabaztea.Dench, bestalde, sei aldiz izan da hautagaia eta saria irabazi zuen 1998an Shakespeare in love filmarekin. Oraingoan Notes on a scandal dramagatik izendatu dute. Penelope Cruz espainiarrak (Volver) eta Kate Winsletek (Little children) osatzen dute boskotea.

Gizonezko aktoreen artean lehiak parekatuago ematen du, ez baitago faborito argirik. Nolanahi ere, Forest Whitakerrek irabazi zuen Urrezko Globoa The Last King of Scotland-en Idi Amin Ugandako diktadorearen rolean egindako lanagatik.

Ingelesez besteko filmen artean, Guillermo del Tororen El laberinto del fauno da hautagai nagusia, bestelako bost izendapen ere jaso baititu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.