Facebook Interneteko sare sozial nagusiak Twiterren antzeko aplikazio bat erosteko akordioa sinatu berri du; FriendFeed izena du eta Googleko langile ohiek sortu zuten.
Facebooken arduradunek ez dute zehaztu zenbat dolarren truke eskuratu duten azken erosketa hori, baina The Wall Street Journal-ek zabaldu du dirutan 15 milioi dolar eta akziotan 30 milioi dolar baino gehiago -guztira 35 milioi euro- ordaindu dituztela.
2008an Facebookek Twiter erosi nahi izan zuen 500 milioi dolarren truke, baina Twiterrek uko egin zion eskaerari.
Facebookek 250 milioi erabiltzaile zituen pasa den hilean.
internet
Facebookek FriendFeed aplikazioa erosteko akordioa lortu du
Twiterren oso antzeko funtzioa du aplikazio horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu