Facundo Cabralen gorpua Buenos Airesera iritsi da
MUSIKA. Facundo Cabral kantautore argentinarraren gorpua atzo iritsi zen Buenos Airesera. Cabral sikario batzuek hil zuten Guatemalan, joan den larunbatean. Haren borondatea betez, erraustu egingo dute gorpua; baina lehenago, Buenos Airesko antzoki batean beilatu egingo dute, zale eta lagunek hala eskatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu