Zinema
Faith Akinen 'Gegen die wand' filmari eman diote Berlinaleko Urrezko Hartza
Faith Akin jatorri turkiarreko zuzendari alemaniarraren 'Gegen die wand' (Zauriaren kontra) filmari eman diote aurtengo Berlinaleko sari nagusia, hots, Urrezko hartza. Daniel Burman argentinarraren 'El abrazo partido' (Besarkada apurtua) filmak, berriz, Epaimahaiaren Sari Handia jaso du. Aktore onenak saritzeko banatzen diren Zilarrezko Hartza, berriz, 'El abrazo partidoko' rol nagusia jokatzen duen Daniel Hendleri eman diote gizonezkoen atalean, eta emakumezkoena, Charlize Theronek eta Catalina Sandino Morenok jaso dute 'ex aequo'. Theronek 'Monsters' (Munstroak) filman egindako lanagatik, eta Sandinok 'Maria, llena eres de gracia' (Maria, graziaz betea) filmagatik.
Zuzendari onenaren saria, berriz, Kim Ki-Duk zuzendari korearrak jaso du, 'Samaria' filman egin duen lanagatik. "Bjoern Rungeren 'Om Jag Waender Mig Om' lanari Europako film onena saritzeko Aingeru Urdina eman diote, eta hartan lan egin duen aktore talde osoak Zilarrezko Hartz bat jaso du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu