Marianne Faithfull kantari ingelesaren iritziz, Barack Obamak AEBetako presidente kargua hartu ostean piztutako ilusioa «dezepzio handi» bilakatu da, eta horren ondorioz, «mundua ez da sekula hain egoera penagarrian izan». Faithfullek Bilbon egin zituen adierazpenok atzo, bezperan BBK aretoan kontzertu «oso rockeroa» eskaini ostean. Laurehun entzuleren aurrean Horses and High Heels diskoa aurkeztu zuen Faithfullek, Music Legends egitarauaren barruan.
Mercedes auto batean heldu zen abeslaria pentsaurrekoa eskaini behar zuen aretoaren atariraino. Zigarroa piztu eta kafe bat eskatu zuen galderak erantzuten hasi aurretik. Ondoren, kikara erabili zuen hautsontzi gisa.
Faithfullen ustez, «mundua ez da sekula hain egoera txarrean izan»
Barack Obamak piztutako ilusioa «dezepzio handi» bihurtu dela adierazi du kantariak Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu