Faltsutzearen aurkako ACTA legea gaitzetsi dute Baionan, 150 bat lagunek

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2012ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Anonymous taldearen deiari segi, 150 bat lagunek salatu zuten atzo Baionan faltsutzearen aurka Europar Batasunak izenpetu berri duen ACTA akordioa. Legearen helburu nagusia jabetza intelektuala babestea da eta horrek «askatasun murrizketa» dakarrela gaitzetsi zuen atzo Vox Populi kolektiboak. Besteak beste, ordenagailuko datu pertsonalen miaketa ahalbidetzen duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.