Hasiera batean, Imanolen errautsak haizatzeko asmoa zuten haren senideek, baina, azkenean, familiaren panteoian hilobiratzea erabaki dute. Ekitaldi erlijioso baten bidez esan diote agur Imanol Larzabal zenari. Ekitaldi horretan, familiak eta Imanolen hurbileko jendeak parte hartu du.
Arratsaldean, berriz, hileta elizkizuna egingo diote Antiguako elizan. Familiak eskatu du hileta horietan ez dadila adierazpen politikorik eta alderdikoirik agertu.
Kultura
Familiaren panteoian hilobiratu dituzte Imanolen errautsak
Imanol Larzabal kantari zenaren errautsak gaur eguerdian hilobiratu dituzte, familiaren panteoian, Donostiako Polloeko hilerrian. Senide eta lagunak batu dira ekitaldi horretara; haien artean, Urko, Paco Ibañez, Jose Antonio Labordeta eta Marina Rusell kantariak, Carlos Gimenez musikaria, Agustin Ibarrola eskultorea, Ramon Etxezarretan PSE-EEko Donostiako zinegotza eta Antxon Karrera EB-IUko buruzagia izan dira. Hileta elizkizuna arratsaldeko 19:30etan egingo da, Antigua auzoko elizan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu