Zinema

FANT jaialdia, datarik gabe atzeratua

Maiatzean zen egitekoa Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdia, baina atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Aurrerago egiteko aukerak aztertzen ari dira orain.

FANT jaialdiko iazko edizioko sariak jakinarazteko agerraldiaren irudia. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Erredakzioa
2020ko apirilaren 2a
12:12
Entzun

Datorren maiatzaren 8tik 16ra zen egitekoa FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren 26. Jaialdia, baina ezin izango da egin, ez behintzat aurreikusitako datetan. Koronabirusak sortutako egoera dela eta, beste emanaldi eta jaialdi asko bezala, bertan behera geratu da festibala ere. Atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, beste datarik zehaztu gabe. Aurrerago jaialdia normal egin ahal izateko aukerak aztertzen ari dira orain. Bilboko Udaleko Kultura arloak antolatzen du festibala.

Fantasiazko eta beldurrezko zinemari eskainitako jaialdi bat da FANT, eta genero horien zale ugari biltzen ditu urtero. Iaz, esaterako, 11.236 ikusle izan ziren antolatutako hirurogei emanaldietan —aurreko urtean baino %5 gehiago—.

Aurtengo jaialdiaren atariko modura, hainbat ekitaldi izan dira urte hasieratik hona, tartean, Domino eta Monos filmen proiekzioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.