Fermin Morenok irabazi du Errioxako Pintura Sariketa

2011ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
ARTEA. Fermin Moreno Martinen (Bilbo, 1970) Futura con rombos margolan geometrikoari eman diote Errioxako (Espainia) Parlamentuko Pintura Lehiaketako lehen saria. Antonio Lopez pintorea buru duen epaimahaiak ebatzi du Morenoren lana saritzea. 363 lanen artean aukeratu dute. Lehiaketa azken ildoen berri izateko baliagarria dela esan du Lopezek, eta Morenoren margolana «zientziaz betea dagoen pintura sakonaren» isla dela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.