Torontoko eta Donostiako zinemaldietan aurkeztu ondoren, bihar iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara Black is Beltza filma. Estreinaldiaren egunean bertan argitaratuko da elkarrizketan BERRIAn, eta ondoren emango dituen urratsez jardun du Muguruzak. Black is Beltza unibertsoa osatzen duten elementu guztiez aritu da: 60ko hamarkadako borrokak, kulturen arteko solasaldiak eta filmaren erreferentzia nagusiak ditu mintzagai.
Iragana mitifikatzen egon gabe, gaur egun ere iraultza egosten ari dela defendatzen du Muguruzak: "Lehertzen denean, joan beharko dugu bere jatorrira, eta ikusiko dugu zerbait gertatzen ari zela zenbait tokitan, eta agian batzuk ez zeudela erne".