Musika

Fermin Muguruza eta Zuloak geldiarazi egin dituzte kaleko jantzitako polizia batzuek Palmako aireportuan

Ona Mediterrania Mallorcako irrati katalanaren aldeko kontzertuan parte hartu behar dute gaur.

berria.info
2013ko abuztuaren 9a
18:12
Entzun

Kaleko jantzitako polizia batzuek geldiarazi egin dituzte Fermin Muguruza eta Zuloak taldeko kideak gaur goizaldean Palmako aireportura iritsi direnean. Muguruzak berak Vilaweb hedabideari adierazi dionez, "garbi utzi nahi izan digute badakitela nor garen, non gauden, eta berek agintzen dutela lurralde honetan". 

Muguruza eta Zuloak-eko taldekideak Palmako aireportura iritsi direnean, beren gauzak jaso, terminaletik atera, eta zigarro bat pizterakoan, kaleko jantzitako bi polizia gerturatu zaizkie. Poliziaren plakak erakutsi eta identifikatu egin dituzte musikariak. Gero galdetu diete zer egingo duten Palman, norekin joango diren eta zenbat egun igaroko dituzten. Obra Cultural Balear-eko koordinatzaile Tomeu Marti joan da aireportura, eta hura ere identifikatu egin dute. "Garbi utzi nahi izan digute kontrolpean egongo garela, eta are gehiago, hemengo jendeari, gu entzuten gaituztenei ere, hori adierazi nahi izan diete", esan du Muguruzak.

Alde egin dutenean ere, poliziak segika izan dituztela jakinarazi du musikariak, "ziur aski matrikulak apuntatzeko". 

Muguruzak eta Zuloak-ek Ona Mediterranea irrati katalanaren aldeko kontzertuan hartuko dute parte gaur Llosetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.