Musika

Fermin Muguruza Madrilen ariko da, 12 urteko zentsuraren ostean

Cultura Inquieta jaialdian ariko da ekainaren 30an New Orleans Basque Orkestrarekin

Fermin Muguruza musikaria, New Orleansko musikariekin grabaketa saioan. BERRIA
Berria
2016ko otsailaren 25a
12:38
Entzun

Azken urteetan jasan dituen debekuak eta presioak gainditu eta Madrilen, Getafen zehazki, ariko da Fermin Muguruza ekainaren 30an. New Orleans Basque Orkestra izango du lagun musikari eta kantariak. NOLA?, Irun meets New Orleans, AEBetako hiriko musikariekin grabatutako diskoa aurkezteko lehenengo kontzertua izango da hori, eta uztailaren 9an emango du bigarrena, Bartzelonan.

Kontzertuan Cabezafuego & Broken Brothers Brass Band ere ariko dira.

Iaz bete ziren 30 urte Kortatuk bere lehen diskoa argitaratu zuenetik, eta urteurrenaren aitzakian Fermin Muguruza New Orleansera abiatu zen, bertako musikaren xarmak erakarrita eta jakitun zelako "Katrinaren tragediatik hamar urtera hiria errebeldiaren eta komunitate-senaren eredu bihurtua zela". Eta hura guztia jasotzeko, NOLA? film dokumentala egitea erabaki zuen, eta beraren soinu-banda Irun meets New Orleans diskoan biltzea. Kantuak eta protagonistek kontatzen dituztenak uztartuta daude kontakizunean, eta hala, musika, narrazioaren beste pertsonaia bat gehiago bihurtzen da.

Muguruzak bere ibilbideko kantu adierazgarriak aukeratu zituen bildumarako: Kortaturen kanta bi, beste bi Negu Gorriakenak, bakarlari aroko pare bat, azken urteetan sortu eta oraindik argitara gabeko beste bi, eta Louisianako Estatuko hiri nagusiko klasiko bi.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.