Palestinako musikariak eta haien bizipenak oinarri hartuta Checkpoint rock. Canciones desde Palestinadokumental musikala aurkeztu du Fermin Muguruzak (Irun, Gipuzkoa; 1964) gaur. Estreinakoz bihar ikusi ahal izango da Donostiako Giza Eskubideen Zinema jaialdiaren amaiera ekitaldian. Javier Corcuerarekin batera zuzendu du dokumentala Muguruzak.
"Hiriburuko publizitate iragarki eta neoietatik abiatuko gara Israelen bertan dauden arabiar auzo marjinatuetaraino. Checkpoint-ak (kontrol igarobideak) zeharkatuko ditugu Zisjordaniako lurralde okupatuak ezagutzeko eta Gazako zerrenda bihurtu den kontzentrazio esparru handian bukatuko dugu", adierazi du Muguruzak.
Estreinaldian filmaz gain, musikari palestinar batzuek kontzertua eskainiko dute, Fermin Muguruza lagun dutela. Israelen eta Palestinan (Gaza eta Zisjordania) filmatua dago lan musikala.
kultura
Fermin Muguruzak 'Checkpoint rock. Canciones desde Palestina' filma estreinatuko du bihar
Donostiako Giza Eskubideen Zinema jaialdiaren amaiera ekitaldian ikusi ahal izango da Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendutako dokumental musikala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu