Musika

Fermin Muguruzaren bidaietako musikak eta ahotsak, diskora

'Asthmatic Lion Sound Systema' lan berria aurkeztu du gaur.

2008ko urriaren 30a
16:01
Entzun
Irundik (Gipuzkoa) hasi eta Kuala Lumpur-era iritsi bitartean, Berlin, New York, Tokio, Kingston, Dublin,

Jerusalem, Paris, Madril, Niamey, Quito, Bartzelona, Mosku, Tolosa (Frantzia) eta Erromara egindako bisitetako musikak eta ahotsak jaso, eta bere azkeneko diskoan jarri ditu Fermin Muguruzak (Irun, 1963). Asthmatic Lion Sound Systema izena du haren lan berriak, eta gaur aurkeztu du, Donostian.

Toki haietan denetan grabatu ditu diskoko zatiak, Angel Gonzalez Katarainek sorturiko estudio mugikorrari esker. "Musika desberdinen topaketa eskaintzen dugu lan honetan", esan du Muguruzak. Hamabi kanta daude, reggae, reggaemuffin, hip hop edo soul estilokoak.

Euskal Herria Jamaika Clash izan zen haren azken diskoa, duela bi urte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.