Fermin Muguruzaren lan bat saritu dute Bartzelonan
ZINEMA. Fermin Muguruzaren Next Station: Marocco dokumentala saritu dute Bartzelonan, In Edit Musika Dokumental eta Zinemaren Nazioarteko Jaialdian. Nazio mailako dokumental onenaren saria jaso du, «dokumentaleko bidaiak duen balioagatik». Epaimahaiaren arabera, Muguruzak Marokoko aniztasun soziala azaltzea lortu du. «Hango musikarien lanak herrialdean eman diren aldaketa politikoak aurrez irudikatzen zituela ere erakutsi du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu