Zinemaldia

Fernando Bovaira izango da Sail Ofizialeko epaimahaiburua

Eric Khoo, Mariana Rondon, Marjane Satrapi, Nastassja Kinski, Oleg Sentsov, Reinhold Vorschneider eta Vlad Ivanovek osatuko dute  

Fernando Bovaira. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
mikel lizarralde
2014ko irailaren 11
08:20
Entzun

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialak izan ohi dituen zazpi epaimahaikideei, zortzigarren bat gehituko zaie aurten: Oleg Sentsov. Zinemagile ukrainarra joan den maiatzaren 10ean atxilotu zuen Errusiako Federazioko Segurtasun Zerbitzu Federalak (FSB,  eta oraindik preso dago, Moskun. Euromaidan taldeak Kieven egindako protestak babestu zituen Sentsovek eta Errusiak Krimea anexionatzearen kontra agertu da.

Fernando Bovaira (1963) zinema ekoizle kataluniarra izango da epaimahai ofizialaren burua.  Hainbat film ezagun eta arrakastatsuren arduraduna da Bovaira: Alejandro Amenabarren Los otros (2001) eta Mar adentro (2004), Javier Fesserren La Gran Aventura de Mortadelo y Filemón (2003), Julio Medemen Lucía y el sexo (2001) eta Josa Luis Cuerdaren La lengua de las mariposas (1999) filmeena, besteak beste. 

Eric Khoo Singapurreko zinema zuzendariak, Mariana Rondon zinemagile venezuelarrak —iaz Urrezko Maskorra irabazi zuen Pelo malo filmarekin—, Nastassja Kinski aktoreak, Marjane Satrapi komikigile eta zinemagileak, Reinhold Vorschneider argazki zuzendari alemaniarrak eta Vlad Ivanov aktore errumaniarrak osatuko dute epaimahai ofiziala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.