HILBERRIA

Fernando Larrukert zinemagilea hil da

Nestor Basterretxearekin batera, Ama Lur filma sortu zuen, 1968an.

Larrukert, 2009ko irudi batean. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 20a
11:35
Entzun

Larrukert (Irun, Gipuzkoa, 1934) zinema zuzendari, editore eta gidoigilea izan zen, eta Ama Lur (1968) eta Pelotari (1964) dira haren lanik nabarmenenak. Nestor Basterretxea eskultorearekin batera lan egin zuen Frontera Films Irun ekoiztetxean, eta harekin eginikoak dira bi lanak. Horiez gain, Agur Everest (1981), Euskal Herri Musika (1978) eta Alquezar (1965) filmak ere zuzendu zituen.

1995ean, euskal zinema saritzeko helburuarekin aukeratu zituzten lau zinemagile eta Euskadiko Filmoteka 1995eko Argizaiola sarirako. Larrukert izan zen bat. Larrukertek eta Nestor Basterretxeak, 1968an, Ama Lur filma sortu zuten, euskal kulturaren eta ohituren gaineko filma.

1962an, Frantziako Kultura Merituaren Urrezko Domina eman zioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.