Fernando Mendizabal euskaltzain urgazle eta itzultzailea hil da

UZEI elkartean lan egin zuen, eta Euskaltzaindiko aditz batzordeko partaide izan zen

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea herenegun hil zen, Donostian, 76 urte zituela. Itzulpengintzan aritu zen Mendizabal, eta UZEI elkartean lan egin zuen; Udako Euskal Unibertsitatearekin ere kolaboratu zuen. Mendizabalen aldeko hileta elizkizuna atzo arratsaldean egin zuten, Donostiako Frantziskotarren parrokia elizan.

Jakin, Goiz-Argi eta Euskera agerkarietan eman zituen argitara bere lan aipagarrienak Mendizabalek, eta bere itzulpen nagusietako batzuk honako hauek dira: Maria (1957), Tantan lapurretan (1959), Lau Ebanjelioak (1962) eta Prolegomenoak (1995). Euskaltzaindiak 1964an izendatu zuen euskaltzain urgazle, eta erakundearen aditz batzordean lan egin zuen 1981ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.