Arkitekto gisa egin du lan handiena Redonek, baina beste zeregin batzuetan ere nabarmendu da: 80eko hamarkadan naturari zein arteari buruzko aldizkariak argitaratzeari ekin zion eta Nafarroako ondare artistikoari buruzko hainbat erakusketen arduradun izan da. 1997tik NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko presidentea da.
Juan Ramon Corpas Nafarroako Gobernuko Kultura kontseilariak azaldu duenez, meritu horiek guztiak hartu ditu Nafarroako Kultura Kontseiluak saria Redoni emateko. Arkitekto iruindarraraz gain, beste bederatzi hautagai zeuden Vianako Printzea jasotzeko: Barrikada rock talde ezaguna, Los Iruñako musika taldea, Flamarique Ahizpak jota kantariak, Murillo el Fruto, Donejakue Bideko Adiskideen Elkarta, Pablo Sarasate Orkestara, Salvador Gutierrez, Jose Antonio Jauregi antropologoa eta Obanosko Misterioa Fundazioa.
Vianako Printzea saria Felipe Borboikoa Espainiako printzeak banatzen du urtero, Leireko monastegian. Aurten ere hala egingo du, baina data zehaztu gabe dago.
Iaz Juan Jose Akerreta pintorea saritu zuten, eta 2002an Maria Bayo soprano ezaguna.
Kultura
Fernando Redon arkitekto iruindarrak jasoko du Kulturako Vianako Printzea saria
Nafarroako Kultura Kontseiluak Vianako Printzea saria Fernando Redon arkitektoari ematea erabaki du. 1929an jaio zen Redon Iruñean, eta berak egindakoak dira hiri horretako eraikin adierazgarrienetako batzuk. Halaber, 1992an Sevillan (Andaluzia) egin zen Erakusketa Unibertsaleko Nafarroaren pabilioia Redonek diseinatu zuen. Beste bederatzi hautagai zeuden Kulturako Vianako Printzea saria jasotzeko, haien artean, Barricada rock talde ezaguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu