Fernando Rey Escalera gehiegi hurbiltzearen zein urruntzearen arriskuez mintzatu da
Literatur itzulpenerako irizpide orokor batzuk eman ondoren, itzultzaileak ahal bezain gertu iritsi baina behar bezain urrun geratu behar duela azaldu zuen Fernando Rey Escalera itzultzaileak atzo Literatura unibertsala itzultzen ikastaroan egin zuen saioan. Ahal bezain hurbil, behar bezain urrun, 'e con molta cura' izenburua jarri zion, hain zuzen ere, saioari. Literatura itzultzean, ez da aski edukia itzultzea, Reyren ustez. «Musikalitatea, tonua,sortzen duen giroa… horiek ere aintzat hartu behar dira. Baina oso fidel izan nahiak testua desitxuratzeko arriskua sor dezake». Jatorrizko testutik behar bezain urrun geratu behar du itzultzaileak, testu berria euskarazkoa —euskara gozagarrikoa ahal bada— izan dadin. Hitzaldiaren bigarren zatian, lagun faltsuak deitzen diren hitz eta esamolde «irristagarriak» izan zituen hizpide.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu