Zinema. Estreinaldiak

Film «ezinbestekoen» zikloa izango da Iruñean

Zinematografoaren sorreratik gaur egunera egindako film esanguratsuenak emango dituzte

Erredakzioa
Iruñea
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Nafarroako Filmategiak zinemaren historiari begiratu bat egingo dio urriaren 5ean hasi eta maiatzaren 2an amaituko den ziklo baten bidez. Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean antolatu du programa, eta zinemaren historian garrantzitsuak izan diren hogei film emango ditu.

Segundo de Chomonek 1903. eta 1912. urteen artean eginiko film laburrekin hasiko da zikloa, urriaren 5ean. 19an Fritz Langen Metropolis (1926) emango dute, eta 26an Charles Chaplinen Modern Times (1936). Hurrengo hilabeteetan honako film hauek eskainiko dituzte: The Scarlet Empress (Josef von Stenberg, 1936), La regle du jeu (Jean Renoir, 1939), Citizen Kane (Orson Welles, 1941), Rashomon (Akira Kurosawa, 1950), Bellissima (Luchino Visconti, 1951),Madame de... (Max Ophuls, 1953), À bout de souffle (Jean Luc Godard, 1960), The Fortune Cookie (Billy Wilder, 1966), El espíritu de la colmena (Victor Erize, 1973), Scener ur ett aktenskap (Ingmar Bergman, 1974), Paris, Texas (Wim Wenders, 1984), Hannah and her Sisters (Woody Allen,1986),Da hong deng long gao gao gua (Red Lintern) (Zhang Yimou, 1992), Festen (Thomas Vinterberg, 1998), Das Leben der Anderen (F.H. Von Donnersmarck, 2006) eta Up (P.Docter, 2009).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.