Manhattango Film Laburren Festibala nazioarteko lehiaketaren azken faserako hautatutako hamar lanak ikusi eta jaialdian botoa emanez parte hartzeko aukera izango da irailaren 23an, ostiralarekin, 19:00etan, EITBren Bilboko Multibox aretoan. Mundu osoko 250 hiritako zinema areto, galeria, museo eta kafetegietan emango dira hamar film horiek, eta 100.000 ikusle eta boto-emailetik gora izango dituztela espero dute antolatzaileek. Jaialdiaren 14. ekitaldia da aurtengoa, eta Bilbotik parte hartzeko aukera dagoen bosgarren aldia izango da. Orain arte bat etorri dira beti Bilboko publikoak hautatutako lana eta mundu osoko bozketetan nagusitutakoa.
AEBetakoak dira aurtengo ekitaldiko hamar filmetatik bi. Gainerako zortziak, bakoitza herrialde batekoa da: Australia, Egipto, Eskozia, Hungaria, Kanada, Suedia, Suitza eta Peru.
Film Laburren Manhattango Festibala 250 hiritan ikusiko dute ostiralean
Azken lau urteetan bezala, jaialdiko hamar film laburrak ikusi eta botoa emateko aukera izango da Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu